Indarren dagoen legedian ezarritakoa errespetatuz, GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L., www.ligafutbolmunicipalpamplona.es webgunearen titularra, konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzera, jasotako datuen arriskuarentzat egokia den segurtasun-mailaren arabera.
Pribatutasun-politika honen barne hartzen diren legeak
Pribatutasun-politika hau interneten datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen Espainiako eta Europako araudira egokituta dago. Zehazki arau hauek betetzen ditu:
- 2016/679 (UE) Erreglamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoaren babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (RGPD).
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (LOPD).
- 34/2002 Legea, uztailaren 11koa Gizartearen Informazio Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa (LSSI-CE).
Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren identitatea
www.ligafutbolmunicipalpamplona.es webgunean jasotako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. IFZ: B31581127 (aurrerantzean TRATAMENDUAREN ARDURADUNA) da. Harremanetarako datuak honako hauek dira:
- Helbidea: Eguzki plaza13- Behea, 31192 Mutiloagoiti, Nafarroa
- Harremanetarako telefonoa: 948153106
- Harremanetarako posta elektronikoa: pamplona@pamplona.es
Datuak babesteko Ordezkariaren datuak:
- Consulting & Strategy GFM S.L.
- DBO harremanetan jartzeko: dpo@gfmservicios.com
Registro de Datos de Carácter Personal
Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrean eta Datuak Babesteko Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. orrietako inprimikien bidez bildutako datu pertsonalak, Erabiltzailea eta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren artean ezarritako konpromisoak errazteko, arintzeko eta betetzeko, Erabiltzaileak betetako inprimakietan ezarritako harremana mantentzeko edota www.ligafutbolmunicipalpamplona.es webguneko helburuak betetzeko tratatuko dira. Halaber, RGPD eta LOPD-GDDn aurreikusitakoarekin bat, RGPDko 30.5 artikulua aurreikusitako salbuespena aplikatu behar ez bada, tratamendu-jardueren erregistro bat dago eta erregistro horretan zehazten dira, helburuen arabera, egindako tratamendu-jarduerak eta RGPDn ezarritako bestelako egoerak.
Datu pertsonalen tratamenduari aplikatu beharreko printzipioak
Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendua RGPDko 5. artikuluan eta LOPDko 4. artikuluan eta hurrengoetan jasotako printzipio hauen mende egongo da:
- Zilegitasunaren, leialtasunaren eta gardentasunaren printzipioa: Erabiltzailearen baimena beharko da beti, behin datu pertsonalak zertarako jasotzen diren argi eta garbi azaldu ondoren
- Helburua mugatzeko printzipioa: datu pertsonalak helburu jakin, esplizitu eta legitimoetarako jasoko dira.
- Datuak minimizatzeko printzipioa: jasotako datu pertsonalak tratatu diren helburuetarako behar-beharrezkoak direnak baino ez dira izango.
- Zehaztasun printzipioa: datu pertsonalak zehatzak izan behar dute eta beti eguneratuak egon behar dute.
- Mantentzeko epea mugatzeko printzipioa: datu pertsonalak Erabiltzailea tratamenduaren helburuetarako beharrezkoa den denboran identifikatzeko moduan baino ez dira gordeko.
- Integritate eta konfidentzialtasun printzipioa: datu pertsonalak segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko moduan tratatuko dira.
- Erantzukizun proaktiboaren printzipioa: GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k aurreko printzipioak betetzen direla ziurtatzeko ardura izango du.
Datu pertsonalen kategoriak
www.ligafutbolmunicipalpamplona.es webgunean tratatzen diren datu-kategoriak identifikazio-datuak baino ez dira. RGPDko 9.artikuluan jasotako datu pertsonalen kategoria bereziak ez dira inolaz ere tratatuko.
Datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarria
Datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria adostasuna da. GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k konpromisoa hartzen du bere datu pertsonalak helburu jakin baterako edo batzuetarako tratatzeko berariazko eta egiaztagarria den baimena eskatzeko.
Erabiltzaileak eskubidea izango du edozein momentuan bere adostasuna kentzeko. Baimena kentzea ematea bezain erraza izango da. Arau orokor gisa, baimena kentzeak ez du webgunearen erabilera baldintzatuko.
Erabiltzaileak inprimaki bat betez bere datuak eman behar dituenean edo eman ditzakenean kontsultak egiteko, informazioa eskatzeko edo webgunearen edukiarekin lotutako arrazoiengatik, daturen bat betetzea nahitaezkoa denean, jakinaraziko zaio ezinbestekoak direla eragiketa behar bezala garatzeko.
Datu pertsonalen tratamenduaren helburuak
GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k bildu eta kudeatzen dituen datu pertsonalak Webgunearen eta Erabiltzailearen artean ezarritako konpromisoak eta zerbitzuak errazteko, arintzeko eta betetzeko edo Erabiltzaileak betetzen dituen inprimakietan edo eskaera edo kontsulta bati erantzuteko ezartzen den harremana mantentzeko helburuarekin jasoko dira.
Datu pertsonalak eskuratzen direnean, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio datu pertsonalak zertarako erbiliko diren, hau da bildutako informazioa zertarako erabiliko den.
Datu pertsonalak zenbat denboraz gordeko diren
Datu pertsonalak beren tratamendurako behar den gutxieneko denboran bakarrik gordeko dira, eta gure eginbeharrak eta betebeharrak betetzen ditugula frogatzeko arrazoizko denboran zehar.
Datu pertsonalen hartzaileak
Ez dago aurreikusita datuak lagatzea hirugarren entitateei, webgunea erabiltzeko beharrezkoak direnak izan ezik (cookiak).
Adingabeen datu pertsonalak
RGPD-ren 8. artikuluan esandakoaren arabera 14 urtetik gorakoek soilik eman ahal izango dute baimena beren datu pertsonalak legezko moduan tratatzeko. 14 urte baino gutxiago baditu, guraso edo tutoren baimena beharko da tratamendua jasotzeko, eta baimena eman duten neurrian baino ez de legezkotzat joko.
Datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna
GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzera, jasotako datuen arriskuari egokitutako segurtasun-mailararen arabera, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta igorritutako, kontserbatutako edo beste modu batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra ez suntsitzeko, galtzeko edo aldatzeko, edo datu horiek baimenik gabe ez jakinarazteko edo eskuratzeko.
Webgunea SSl (Secure Socket Layer) ziurtagiria du, datu pertsonalak modu seguru eta konfidentzialean igortzen direla ziurtatzen duena, datuak zerbitzariaren eta Erabiltzailearen artean igortzen direlariko eta atzeraelikaduran, erabat zifratua edo enkriptatua.
Hala ere GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k ezin du bermatu internet menderezina izango denik, ez eta datu pertsonaletara iruzurrez sartuko diren hacker edo bestelakorik egongo ez denik ere. GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. konpromisoa hartzen du Erabiltzaileari inolako atzerapenik gabe jakinaraziko diola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arrisku handia ekar dezakeen datu pertsonalen segurtasunaren urraketa gertatzen denean. RGPDren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, datu pertsonalen segurtasun urraketa gertatu dela ulertuko da igorritutako, kontserbatutako edo beste modu batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzen, galtzen edo aldatzen badira, edo datu horiek baimenik gabe jakinarazten edo eskuratzen badira.
GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k isilpekotzat tratatuko ditu datu pertsonalak eta konpromisoa hartzen du informatu eta bermatuko duela legezko edo kontratuzko betebehar baten bidez konfidentzialtasun hori bere langileek, bazkideek eta informazioa eskura dakiokeen pertsona orok errespetatuko dutela.
Datu pertsonalen tratamendutik eratorritako eskubideak
Erabiltzaileak GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren aurrean gauzatu ahal izango ditu RGPD eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (LOPD) aitortutako eskubide hauek:
- Irispide-eskubidea: Erabiltzaileak duen eskubidea egiaztatzeko GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k berari buruzko datuen tratamendua egiten ari ote den, eta hala bada, datu pertsonal zehatzei buruzko eta egin den edo egiten ari den tratamenduari buruzko informazioa lortu, baita, besteak beste, datu horien jatorriari buruz eskuragarri dagoen informazioa eta egindako edo aurreikusitako komunikazioen hartzaileak.
- Zuzenketa-eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osagabeak, kontutan hartuz tratamenduaren helburua, zuzentzeko eskubidea.
- Ezerezte-eskubidea («ahanzturarako eskubidea»): baldin eta indarrean dagoen legedia kontrakorik ezartzen ez badu Erabiltzaileak bere datu pertsonalak ezabatzeko duen eskubidea da, datuak bildu edo tratatu ziren helbururako beharrezkoak ez direnean; Erabiltzaileak tratamendurako baimena kendu duenean eta beste lege-oinarrikrik ez duenean; Erabiltzailea tratamenduaren aurka badago eta harekin jarraitzeko beste arrazoi legitimorik ez dagoenean; datu pertsonalak legez kontra tratatu direnean; datu pertsonalak ezabatu egin behar badira legezko betebehar bat betetzeko edota datu pertsonalak 14 urte baino gutxiagoko adingabe bati informazioaren gizarteko zerbitzueek zuzeneko eskaintza bat eginez lortu direnean. Datuak ezabatzeaz gain GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k eskura duen teknologia eta hori aplikatzearen kostua kontuan hartuta, arrazoizko neurriak hartu beharko ditu datu pertsonalak tratatzen ari diren arduradunei jakinarazteko interesdunak eskatu duela datu pertsonal horietarako edozein lotura ezabatzeko.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko duen eskubidea da. Eskubidea gauzatu daiteke bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, tratamendua legez kanpokoa denean, GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k jada datu pertsonalak ez dituenean behar, baina Erabiltzaileak bai erreklamazioak egiteko eta Erabiltzaileak tratamenduaren aurka egin duenean.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada, Erabiltzaileak eskubidea izango du GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-rengandik bere datu pertsonalak formato egitaratu batean, erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa jasotzeko eta tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko. Teknikoki posible den guztietan GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k beste arduradun horri zuzenean igorriko dizkio datuak.
- Aurka egiteko eskubidea: Erabiltzaileak duen eskubidea bere datu pertsonalak ez tratatzeko edo tratzeari uzteko.
- Tratamendu automatizatuetan (profilak egitea barne) bakarrik oinarritutako erabakia ez hartzeko eskubidea: Erabiltzaileak duen eskubidea bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan oinarritutako banakako erabakia ez hartzeko (profilak barne), indarrean dagoen legediak kontrakoa ezartzen ez badu.
Erabiltzaileak eskubide hauek gesport@gesportsl.es posta elektronikoa bidaliz gauzatu ahal izango ditu.
Hirugarrenen webguneetarako estekak
Webguneak hiperestekak edo estekak izan ditzake GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. ez den hirugarrenen webguneetara sartzeko eta webgune hauek ez ditu GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k kudeatzen. Webgune horietako titularrek datuak babesteko berezko politikak izango dituzte eta, kasu bakoitzean, beren fitxategien eta pribatutaun-praktiken erantzuleak izango dira.
Erreklamazioak kontrol-agintarizari
Erabiltzaileak uste badu bere datu pertsonalak tratatzen ari diren moduan arazo bat dagoela edo indarrean dagoen araudia urratu dela, eskubidea izango du benetako babes judiziala izateko eta erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintaritza baten aurrean, konkretuki ohiko bizilekua duen Estatuko, lantokiko edota ustezko arau-haustea gertatu den tokiko agintariaren aurrean. Espainiaren kasuan, kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da (http://www.aepd.es/).
ONARPENA ETA ALDAKETAK PRIBATUTASUN-POLITIKA HONETAN
Beharrezkoa da Erabiltzaileak Pribatutasun-Politika honetan datu pertsonalak babesteari buruz jasotako baldintzak irakurri izana eta haiekin ados egotea, halaber bere datu pertsonalen tratamendua onartzea GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k aipatutako eran, epean eta helburuetarako tratamentua egiten hasteko. Webgunea erabiltzeak pribatutasun-politikaren onartzea dakar ondorio bezala.
GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k eskubidea du bere pribatutasun-politika aldatzeko, bai bere irizpidearen arabera bai eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren, legearen, jurisprudentziaren edo doktrinaren aldaketren ondorioz. Pribatutasun-Politika honen aldaketak edo eguneratzeak ez zaizkio esplizituki jakinaraziko Erabiltzaileari. Erabiltzaileari gomendatzen zaio orri hau aldian-aldian kontsultatzea, aldaketen edo eguneratzeen berri izateko.
Azken eguneratzeko data: 2025eko OTSAILA
