Lehe-oharra

HELBURUA 

Lege-ohar honek GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. (hemendik aurrera webgunearen jabea) jabea den www.ligafutbolmunicipalpamplona.es webgunearen erabilera arautzen du. 

GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren gunetik nabigatzeak ERABILTZAILE izaera ematen dizu eta lege-ohar honetan argitaratutako baldintza guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea dakar. Halaber ohartarazten da GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L baldintzak aldatu ahal izango dituela aurrez aurre jakinarazi gabe, eta hau egitekotan ahalik eta lasterren jakinarazi eta argitratuko direla. 

Hori dela eta webgune honetako informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi izanez gero, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen da. 

Gainera Erabiltzaileak webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin eta Lege-Ohar honekin bat etorriz eta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. -ren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galerez. 

Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago eta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k sarbide ukatzea edo sarbidea kentzea edozein unetan egin dezake. 

IDENTIFIKAZIOA 

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko legea jarraituz (34/2002 Legea, uztailaren 11koa), GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k jakinarazten dizu: 

Titularra: GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. 

IFZ:  B31581127 

Telefonoa: 948153106 

Helbidea:  Eguzki plaza13- Behea, 31192 Mutiloagoiti, Nafarroa 

HARREMANETARAKO 

Gurekin harremanetan jartzeko hainbat baliabide jartzen dizugu zure eskura: 

Telefono zenbakia: 948153106 

Posta elektronikoa: gesport@gesportsl.es 

Helbide postala: Eguzki plaza13- Behea, 31192 Mutiloagoiti, Nafarroa 

Erabiltzaile eta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, lehen zehaztutako edozein bitartekoren bidez egiten direnean, telefonoaren bidez izan ezik. 

EDUKIA 

Webgune honen bidez (www.ligafutbolmunicipalpamplona.es), GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k enpresari buruzko datu interesgarriak eskaintzen ditu bai eta hainbat argibide, albiste eta web-zerbitzu ere enpresaren jarduerarekin lotuak. Informazio hori argitaratzen den unean indarra duena da. 

GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L-k arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunei eta doitasunari , eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L-k ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea. 

Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. 

SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK 

Webgunea eta bere zerbitzuak sarrera librekoak eta doakoak dira. Hala ere GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L-k webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk erabiltzeko aldez aurretik inprimaki bat betetzea eska dezake. 

Erabiltzaileak GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L-ri jakinarazten dizkion datu guztien egiazkotasuna eta gaurkotasuna bermatzen du eta egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen erantzule bakarra bera izango da. 

Erabiltzaileak espresuki konpromisoa hartzen du GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren edukiak behar bezala erabiltzera eta ez dituela erabiliko, besteak beste: 

  • Delituzko edukiak, indarkeriazkoak, pornografiakoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismoaren apologiari buruzkoak edo, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzeko. 
  • Sarean birus informatikoak satzeko edo GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren edo hirugarren pertsonen dokumentu elektronikoetan, datuetan edo sistema fisiko eta logikoetan akatsak edo kalteak eragin, hondatu, eten edo eragin ditzaketen jarduerak egiteko; halaber beste erabiltzeile batzuei webgunera eta haren zerbitzuetarako sarrera oztopatzea GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k zerbitzuak emateko behar dituen baliabide informatikoak masiboki kontsumituz. 
  • Beste Erabiltzaileen posta elektronikoko kontuetara edo GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren edo hirugarrenen sistema informatikoen eremu mugatuetara sartzen saiatzeko, eta hala badagokio, informazioa ateratzeko. 
  • Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzeko, halaber GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzeko. 
  • Beste edozein Erabiltzailearen identitatea ordezkatzeko. 
  • Edukiak errepikatzeko, kopiatzeko, banatzeko, norbaiten esku jartzeko edo beste edozein komunikazio publiko edo edukiak eraldatzeko edo aldatzeko, baldin eta eskubide horien titularraren baimena ez badago edo legeak hori baimentzen ez badu. 
  • Datuak biltzea publizitatea egiteko edo edozein motatako publizitate eta komunikazio bildatzeko, salmenta edo merkataritza helburuarekin, aldez aurretik eskaera edo baimena ez bada eman. 

JABETZA INTELEKTUALA 

GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.www.ligafutbolmunicipalpamplona.es-ren jabetza intelektuala eta industrialaren ustiapen-eskubideen titularra da eta dagokion litzentzia du. Webgune honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L-renak dira -salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela-, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabiltzailea webgunean sartzea eta bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k eskubide horiei uko egiten dienik, eskualdatzen dienik, litzentzia ematen dienik edo eskubide horiek osorik edo zati batean lagatzen dituenik webgunearekin eta bertan eskeintzen diren zerbitzuekin lotutako beste edozein eskubideen gainean. Ondorioz ezin dira ezabatu, saihestu edo manipulatu egileen eskubideen abisua («copyright») eta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren edo edukietan sartutako titularren eskubideak identifikatzeko beste edozein datu, bai eta edukietan sar daitezkeen babeserako gailu teknikoenak, hatz-markenak edo informatzeko edota identifikatzeko edozein mekanismorenak ere.  Halaber debekatuta dago www.ligafutbolmunicipalpamplona.es orriko edukiak aldatzea, kopiatzea, berrerabiltzea, errepikatzea, publikoki komunikatzea, bigarren edo ondorengo argitalpenak egitea, fitxategiak kargatzea, posta elektronikoaz bidaltzea, igortzea, erabiltzea, tratatzea edo edozein moduan banatzea helburu publiko edo komertzialekin, baldin eta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren berariazko eta idatzizko baimenik ez badago   

Beraz, Erabiltzaileak onartzen du webgune honetako eduki guztiak edo batzuk errepikatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea eta, oro har, beste edozein modutara ustiatzea, edozein prozedura erabiliz, web orriaren titularraren edo eduki horien jabetza intelektuala edota industrialaren eskubideak urratzea dela. 

Webguneko eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, software-a, bai eta horien diseinu grafikoa eta Iturburu-kodeak ere, GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L-ren jabetzakoak dira eta ez da ulertzen erabiltzaileari lagatzen zaizkiola webgunea behar bezala erabiltzeko beharrezkoa denaz baino harago.  

Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikus ditzakete eta, hala badagokio, baimendutako kopia pribatua egin ditzakete, baldin eta errepikatu diren elementuak ez badira hirugarrenei lagatzen, ez badira instalatzen sareetara konektatutako zerbitzarietan eta ez badira inola ere ustiatzen. 

Halaber, webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo edozein motako zeinu bereizgarri guztiak GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren jabetzakoak dira eta ezin da ulertu hura erabiltzeak edo bertara sartzeak erabiltzaileari horien gaineko eskubiderik ematen dionik. 

Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo jendeaurrean jakinaraztea, bai eta ustiapen-eskubideen titularrak espresuki baimendu duen beste edozein ekintza ere. 

Hiperesteka bat ezartzeak ez du inolaz ere esan nahi GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ren eta hiperesteka ezarri den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik ezta GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k bertako edukiak edo zerbitzuak onartu eta onetsi dituenik. 

GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. ez du bere gain hartzen Erabiltzaile bakoitzak  webgune honetan eskura jarritako materialei ematen dien erabilera, ez eta material horietan oinarrituta egiten dituen jarduerak ere. 

ADINGABEEN DATUEN BILKETA 

GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-inprimakien bidez, ez harremanetarako inprimakien bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere. 

SARE SOZIALEN PLUGINAK EDO GEHIGARRIAK 

Webgune honek integraturik ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo gehigarriak, Facebook, Instagram eta Twitter-koak kasu. Plugin horiei dagokienez, webgunearen erabiltzaileek honako hauek hartu behar dituzte kontuan: 

  • Sare sozial batean Erabiltzaile gisa erregistraturik badaude, eta webgunea bisitatzen duten unean sare sozial horretan saioa irekita badute, horren pluginean klik eginez gero sare sozial horiek webgune hau bisitatu dutela adierazten dien informazioa jasoko dute. Horrez gain, sare sozial horretako beren Erabiltzaile-profilei buruzko informazioa emango dute (izena, posta elektronikoko helbidea, argazkia, eta abar). 
  • Sare sozialean erregistraturik ez badaude, edo saioa irekita ez badute webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak gutxienez IP helbidea jaso eta biltegiratzea. 

Nahi ez baduzu sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratu ditzan, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu daitezen ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika, eta itxi bertako saioa webgunea bisitatu baino lehen. Sare sozialak zure ordenagailuan instalatutako cookieak ere ezabatzen ahal dituzu, zure nabigatzailearen funtzioak baliatuta. 

BERMEAK ETA ERANTZUNKIZUNA BAZTERTZEA SARBIDEAN ETA ERABILERAN 

Webgune honetako edukia orokorra da eta informazioa ematea da bere helburu bakarra, hortaz ez da bermatzen eduki guztietarako sarbidea izatea, ezta horien zehaztasuna, zuzentasua, indarraldia edo gaurkotasuna, ezta helburu zehatz baterako egokitasuna edo erabilgarritasuna izatea. 

GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. ordenamendu juridikoak baimentzen duenera arte, ez du inolako erantzunkizunik izango ondoren aipatzen diren gertakarietatik eratorritako era guztietako kalte-galerengatik: 

  • Webgunera sartzeko ezintasuna edo edukien egiazkotasun, zehaztasun edota gaurkotasun falta, bai eta webgunearen bidez edo eskaintzen diren zerbitzuen bidez eskuratu diren eta igorri, zabaldu, biltegiratu edo eskura jarri diren edukien mota guztietako akats edo hutsegiteak ere. 
  • Edukietan sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo Erabiltzaileen datuetan aldaketak eragin ditzazkeen birusak edo beste elementuak egotea. 
  • Legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege-ohar hau ez betetzea webgunea gaizki erabiltzeagatik. 

Bereiziki eta adibide gisa, GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k ez du bere gain hartuko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, enpresa-sekretuak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak eta lehia desleialari eta legez kontrako publizitateari buruzko araudia urratzen dituzten hirugarrenen jardueren erantzunkizunik.  

Era berean GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L. webgune honetatik kanpo dagoen eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioari buruzko edozein erantzunkizun baztertzen du. Webgune honetan agertzen diren esteken funtzioa erabiltzaileaari webguneko edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuen berri ematea baino ez da. GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k ez du bermatzen eta ez du bere gain hartzen estekatutako guneen funtzionamendua edo eskuragarritasuna; eta ez du gune horietara joatea iradokitzen, gonbidatzen edo gomendantzen, beraz ez da lortutako emaitzen erantzule izango. GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-k ez du bere gain hartzen hirugarrenek hiperestekak ezartzeak. 

LEGEZ KANPOKO JARDUERAK EGITEKOTAN APLIKATUTAKO PROZEDURA  

Edozein Erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu badirela webguneko edozein edukien edota edozein jarduera, webgunetik sarbidea barne, egitea legez kanpokoa dela adierazten duen gertakari edo inguruabarrak, jakinarazpen bat bidali beharko dio GESPORT GESTION DEPORTIVA S.L.-ri non bere burua behar bezala identifikatu behar duen eta zehaztu behar duen ustezko arau-haustea. 

ARGITALPENAK 

Webgunearen bidez emandako informazio administratiboa ez du ordezkatzen administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitarau diren lege, araudi, plan, xedapen orokor eta ekintzen legezko publizitatea, haiek baitira haien egiazkotasunaren eta edukiaren fedea ematen duten tresna bakarrak. Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa gida gisa ulertu behar da, legezko balioa izateko asmorik gabe.